miércoles, 30 de noviembre de 2011

Euskararen egunerako koplak


Euskararen eguna abenduaren 1an ospatuko dugu. Guk, 5. mailakook, binaka, gure koplak asmatu ditugu. Euskarari buruz idatzi ditugu guztiak. Gero, 5. mailako gela bakoitzeko 2 kopla aukeratu dituzte Axunek, Joxemarik eta Txarok.
Abenduaren lehenengo egunean, ikastolako frontoian gure koplak abestuko dizkiegu 4b eta 6b-koei. Seguraski oso ondo pasako dugu.AUPA EUSKARA!!!!

Hemen behean gure gelan asmatu ditugun koplak:

GURE KOPLAK
Euskararen eguna
egun berezia
abenduan hiruan
ospatzen da jaia.

Abenduan hiruan
Euskara eguna.
Euskara politena,
bera da zaharrena.

Euskal Herrian beti
euskaraz jolastu.
Eta kalean ere
euskaraz abestu.

Oso hizkuntza zaharra
Europan euskara
nahi baduzu ikasi
zatoz gure herrira.

Goazen denok batera
euskara ikastera
orduan zu etorri
gure Euskal Herrira.

Ez dakigu ez nondik
datorren euskara.
Ta guk egingo dugu
zabaldu mundura.


Bi urtero guk dugu
hemen bai korrika.
Kale guztietan da
nagusi musika.

Euskara erabili
egin behar dugu,
bestela arriskuan
jarri dezakegu.

Euskara ezin dugu
arriskuan jarri,
bestela desagertu
egingo da larri.

Festa asko ditugu
guk hemen ospatzen.
Euskaran inguruan
dugu guk gozatzen.

Euskaraz mintzatzeko
modu desberdinak
hoietako modu bat
dira euskalkiak.

Euskaldunon hizkuntza
deitzen da euskara,
kanpotarrak etorri
euskaldun herrira.

Guztiei  gustatzen  bai,
hizkuntza  euskara
eta  beste  guztiek 
atera  kalera.

Jakintzako haur guztiak
jantzi gaur euskaraz
Egun hontan mintzatu
euskaraz algaraz.

Gelako ikasleak
gara euskaldunak
hori esaten digu
lagun katalanak.

Euskararen inguruan jolasean



Bihar egun berezia da euskararen eguna delako.Jakintzako ikasleok jokuak egingo ditugu arratsaldez. Maila desberdinetako ikasleak elkarturik, kolore desberdineko hamar talde eratuko dira. Talde bakoitzeko arduradunak 6. mailako zenbait ikasle izango dira. Bakoitzak taldearen kolore bereko zinta bat emango dugu besoan lotuta. Bost gunetan ibiliko gara: erreleboak, brileta, ikurriña, sokatira eta lokotxak. Primeran pasako dugu!!!

Euskararen egunean lehiaketa


Abenduaren hiruan Euskararen eguna dugu, baina Jakintzako ikasleok batean ospatuko dugu. Festa hori dela eta, graffiti lehiaketa egingo dugu LH-ko 4, 5 eta 6 mailakoen artean. Gela bakoitzeko bi marrazki politenak aukeratuko dituzte beste gelako ikasleek. Guztira aukeratuak izango diren 18 marrazkiak gimnasioan zintzilikatuko dira. Azkeneik, denek botoa eman eta gero, lanik politena aukeratuko da. Lan hau ikastolako sarreran dagoen paretean egingo da marrazkilari profesional baten laguntzaz.

jueves, 10 de noviembre de 2011

Iker eta Irene

Kaixo, bikote:
Zer moduz zaudete? Sendatu al zarete? Guk faltan botatzen zaituztegu eta lehenbailehen bueltatzea nahi dugu. Gelan egin dugu inguruneko kontrola, baina lasai, bueltatzean egingo duzue. Datorren asteazkenean hizkuntzako izango da, beraz, gogo pixka bat baduzue errepasatu.

martes, 8 de noviembre de 2011

Eguzki Sistemako planetak

Planetaz planeta bidaitzen ibili gara eta ez galtze arren, hemen duzue bakoitzari buruzko hainbat informazio.

viernes, 4 de noviembre de 2011

Kutxa Espazio



Atzo Kutxa Espazion izan ginen LH5.mailakoak Unibertsoari buruz gauza gehiago ikasten. Konstelazioak, sateliteak, planetak, ilargiaren faseak eta eguzkia ikusi genituen besteak beste. Polita eta interesgarria iruditu zitzaigun, baina apur bat mareatu ere egin ginen gora begira izarrak jarraituz.
Kanpoan Einstein ikusi genuen sarrerako aulkian eserita eta berarekin batera argazkiak atera genituen.
Naia eta Mohamed

GURE IPUINAK

Unibertsoaren inguruko ipuinak idazten aritu gara. Batzuk oso xelebreak atera dira, beste batzuk laburrak, beste batzuk tristeak... Denetik dago, ziur zure gustukoa topatuko duzula!