martes, 6 de diciembre de 2011

Martin Dorronsororen bideoa

Martinek Euskararen eguna dela eta, atletismo froga batean parte hartu zuen. hemen ikus dezakezue euskararen aldeko bere esfortzua:


Bideoa

jueves, 1 de diciembre de 2011

Euskal Herria

Ingurunean lantzen ari garen gaiari lotuta hemen dituzue kuxkuxean aritzeko helbide interesgarri batzuk. Hitzaren gainean sakatuz gero, zuzenean joko duzu webgunera:

Mapa interaktiboak

Mendiak

Euskal Herria

Euskararen eguna









Aurtengo gure leloa JANTZI EUSKARAZ izan da. Lelo horretan oinarrituz alkandorak egin ditugu eta bertan bakoitzak bere mezua, konpromezua... idatzi du. Goizean alkandora hauek zintzilikatu ditugu eta beste geletako marrazkien aukeraketa egin dugu. Jolasa eta gero, LH3koen abestia entzun dugu eta ondoren guk geure koplak abestu dizkiegu. Saio hau bukatu eta gero,aukeratuak izan diren marrazkien artean marrazki dotoreena aukeratu dugu.
Arratsaldean LH4 eta 6. mailakoei gure koplak abestu dizkiegu eta ondoren, jolasean ibili gara.Jolasak bukatutakoan, dantzan aritzeko aukera ere izan dugu.

Plastikan unibertsoaren inguruan





Unibertsoa gaia lantzen aritu garenean, bi lan egin ditugu plastikan:
a) Unibertsoaren inguruko murala: argizarizko margoak erabili ditugu eta hutsa/betea teknika erabiliz, bakoitzak bere unibertsoa osatu du.
b) Periodiko papera erabiliz eguzkia. Esfera erdia paperez estali dugu kartoian itsatsi eta gero. Ondoren, matxe paperez detaileak jarri dizkiogu. Azkenik, margotu egin dugu. Prest dugu eguzkia gure egunak argitzeko!

Elkarbizitza



Elkarbizitza gaia lantzen aritu gara gelan. Gauza berdina egingo dute irakasleek eta gurasoek ere. Guk elkarbizitzaren inguruko ideiak bota genituen eta papertxo batzuetan idatzi genituen. Gero denen artean gure definizioa idatzi genuen.
Bakoitzak bere eskua ere marraztu zuen eta ondoren, esku guztiak elkarri lotuz, gure definizioa zintzilikatu genuen paretean, bistan izan dezagun.
Gai honetan elkarrekiko errespetua oso garrantzitsua dela ikusi genuen.Elkar errespetatu behar dugu guztiok.