lunes, 28 de mayo de 2012

Grafitiak ikastolako sarreran

Abenduan, Euskararen Eguna ospatzeko, grafiti lehiaketa bat antolatu genuen goiko ikastetxean. Ikasle guztien lanak zintzilik jarri ziren eta denen artean lanik dotoreena aukeratu genuen. Jon Oiarzabalen grafitia izan zen jendearen gustukoena. Orain,eguraldi onarekin, Gaston Majarena komikigilearen laguntzaz ikastolako sarreran dagoen paretean grafitiak egiten ari gara. Gastonek grafiti bakarra egin beharrean, gehiago egiteko aukera luzatu zigun. Bere laguntzaz hainbat lan hautatu eta dagoeneko hasiak gara bazterrak kolorez betetzen. Hurrengo ekainaren 9an, jaialdi egunean, ikastolara gerturatzean ahoa bete hortz geratuko zarete gure arte lanak ikusita. Bai horixe!

Nola egiten diogu min elkarri?

Gai honen inguruan LH5. mailako guztiok hausnarketa egin genuen elkarrekin eta guzti hau jaso genuen.

Anderren tarte irekia

Ander Aste Santuan Valentzian izan zen eta bertan bisitatu zituen txoko desberdinen berri eman digu. Bidaia familiakoekin egin zuen kotxez. Valentziako futbol estadiora egin zuten bisitak harritu gaitu gehien.

martes, 22 de mayo de 2012

Txapeldunak

Futbol jokalarai apartak ditugu Jakintza Ikastolan. Maiatzaren 20an jokatutako finalean kopa eskuratu zuten. Zorionak, mutilak!

Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketa

Hemen dituzue aurtengo lehiaketan sarituak izan diren lanak. Zorionak bereziki Ekain Arzallusi bere bertsoengatik, amets batzuk zoragarriak izaten baitira. Animo, segi saiatzen!

lunes, 21 de mayo de 2012

domingo, 13 de mayo de 2012

Bertso jaialdirako bertsoak

Doinuarekin zailtasunak dituzuenek gurekin batera abestuz ikasteko aukera izango duzue.Animo, beraz! Ir a descargar

jueves, 10 de mayo de 2012

Juan Carlos Etxeberriari gure eskerra

Eskerrik asko zure bisitagatik! JUAN CARLOSI ESKERRAK

Juan Carlos Etxeberriaren bisita

Gelan albisteak lantzen aritu gara eta mundu hau gertutik ezagutzen duen guraso bat gonbidatu dugu ikastolara. Berak kazetaritzari buruzko argibide desberdinak eman dizkigu eta beraien lanerako erabiltzen dituzten hainbat tresna ere ezagutzera eman dizkigu.

miércoles, 9 de mayo de 2012

Gure albisteak

Gelan idatzi berri ditugun albisteak Audacity programa erabiliz grabatu egin ditugu eta hemen da emaitza.

martes, 8 de mayo de 2012

Ikastolako jaialdia

Ikastolako jaialdia ekainaren 9an ospatuko dugu. Oso denbora gutxi geratzen zaigu, baina Taio Cruz-en Hangover Florida abestia oinarritzat hartuz dantza ikusgarri bat prestatzen saiatuko gara. Ea zuen guztukoa den!