jueves, 27 de junio de 2013

Oporretan egiteko lanak

Gogoratu udan ondo pasatzeaz gain, lan apur bat egiteko tartea ere hartu behar duzuela. Hemen lan proposamena:
 - Irakurketa eta idazketa
- Ikasturtean landutakoa berrikusi: euskara, lengua, inguru eta matematika.
* Hemen jarraian jarri dizkizuet matematikako hainbat ariketa: Matematika errepasatzeko materiala. Gainean klikatuz artxiboa zabaldu eta inprimatzeko aukera izango duzue.
AGURRRRRRRR!!!!!

viernes, 21 de junio de 2013

Jakintzari agurra

Jakintza ikastolan gure azken eguna honelakoa izan da: - Hamaiketakoa egin dugu. - Ordenagailuekin jolasean aritu gara. - Orfeoi txikiko kideak abesten aritu zaizkigu. - Arbelean imajinak jarri eta abesten aritu gara. - Dena jaso eta elkar agurtu dugu. - Malkoek ihes egin digute.



 

Ondo pasa oporrak eta zorte on bizitzan.

jueves, 20 de junio de 2013

LH-4. mailakoen bisita

Gaur laugarren mailakoen bisita izan dugu eta hazi batetik zuhatz bat lortu bitarteko prozesuaren berri eman digute. Azalpena beraiek eginiko muralekin osatu dute eta dena argi azaldu digute. Primeran!!!

miércoles, 19 de junio de 2013

Antzerkia

Bi antzezlan prestatu ditugu eta gaur jendaurrean aurkeztu ditugu. Guk oso ondo pasa dugu prestaketa lanetan eta ikusleek ere disfrutatu dutela uste dugu.

miércoles, 29 de mayo de 2013

Materia


Materiaren inguruan ikasten ari garena esperimentatzeko aukera duzue hemen:





>

martes, 14 de mayo de 2013

Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketa

Berandu jakin dugu, baina Amaia Etxeberriaren ipuina ere aipatua izan da bere kategorian. Zorionak!!!


lunes, 22 de abril de 2013

Leireri agurra

Otsailean etorri zen Leire gure gelara praktikak egitera eta apirilaren 19an bukatu zituen. Oso gustura aritu gara berarekin eta elkarrekin asko ikasi dugu. Beti izan dugu laguntzeko prest. Azken egunean abesti abt eta bertsoak abestu genizkion. Eskerrik asko denagatik, Leire!!

miércoles, 6 de marzo de 2013

Gorputzaren atalak aztertuz

Gaur LH6B-ko ikasleak arkumearen birikak eta bihotzaz gain, txekorraren bihotza aztertzen aritu gara. Arkume birikak aztertzerakoan lehenengo trakea ikusi dugu eta hau eraztunez osatuagoa dagoela ohartu gara. Gero, biriken barruan bronkioak eta bronkioloak ikusi ditugu. Birikak ukitzeko aukera ere izan dugu. Pleura ere bereiztu dugu biriken gainean. Arkumearen bihotza ere aztertu dugu. Bertan arterien zuloak ikusi ditugu eta barrukaldean aurikulak eta bentrikuluak zeuden. Balbula kardiaka iletxo moduko batzuez osatuta dagoela jakin dugu. Txekorraren bihotza arkumearena baino askoz handiagoa dela ohartu gara. Oso organo gihartsua da.Hauek ere ukitzen aritu gara. Mikroskopioekin ere ibili gara globulo gorriak, zuriak eta plaketak ikusten. Taldeka aritu gara. Interesgarria iruditu zaigu saioa eta ondo pasa dugu gehienok.

martes, 26 de febrero de 2013

Finlandia

Ander eta Arkaitzek Finlandiako inguruak azaldu dizkigute eta bertako sauna goxo batean murgildu gaituzte.

jueves, 21 de febrero de 2013

Espainia

Espainiari buruzko informazio zabala jaso genuen Leire eta Maiteren eskutik.

Frantzia

Leire eta Irene Frantziaz aritu zaizkigu eta bide batez Asterixen bideo bat ere ikusteko aukera izan dugu.

Italia

Mohamed eta Xingq-kirekin Italiako txoko eta berezitasunen inguruan hizketan aritu ginen.

Erresuma Batua

Iñakik eta Harrik Erresuma Batuko kontuak kontatu dizkigute.

Portugal

Iberiar Penintsulan kokaturik dagoen Portugal herrialdearen berriak Iñigok eta Enekok eman dizkigute.

Grezia

Nora eta Anak lan txukuna aurkeztu ziguten, nahiz urduri aritu. Bukaeran olibak ere eman zizkiguten dastatzeko.

lunes, 18 de febrero de 2013

Kantuz eskertu





Ze esatek taldearen kantua lau haizetara zabaldu eta kristoren martxa jarriko dugu.

martes, 12 de febrero de 2013

Atzegi

Mitxel Atzegi elkarteari buruz hitz egitera etorri zaigu gaur. Atzegi adimen urritasuna duten pertsonen familien Gipuzkoako elkartea da. Erakunde hau duela 52 urte inguru sortu zen. Gaurko hitzaldian adimen urritasuna duten pertsonen ezaugarriak, beharrak, asmoak ezagutu ditugu eta horrelako pertsonekin nola jokatu ere.


 

Alemania

Leyre eta Iratik Alemaniako bazterrak eta kontuak azaldu zizkiguten. Azalpena bukatutakoan, saltxitxak dastatzeko aukera ere eskaini ziguten.

Suitza

Iker eta Aritzek Suitzari buruzko informazioa eskaini ziguten.

jueves, 7 de febrero de 2013

Irlanda

Irlandako hainbat kontu kontatu zizkiguten Maria eta Naiak. Baita bertako musika eta tresnak aurkeztu ere.
 

Islandia


Manex eta Martinek Islandiari buruzko lana aurkeztu digute.

Polonia

Europako herrialdeak lantzen aritu gara eta Amaia eta Ainhoa Poloniari buruz aritu zaizkigu hizketan. Hitzaldia arreta handiz jarraitu dugu.

jueves, 17 de enero de 2013

Zorionak!

Urtarrilaren 12an JakintzaA taldekoa saskibaloiko ligako txapelduna izendatu zuten. Partidua Altzako kiroldegian jokatu zuten Axularren kontra. Hogeina berdintzea lortu zutenez, luzapena jokatu behar izan zuten. Jakintzako neskek aukera aprobetxatzen jakin zuten eta 24-22 irabaztea lortu zuten.














JakintzaB taldea, berriz, bigarren ligako txapelduna izan da. Hauek ere Altzako kiroldegian jokatu zuten eta Zuhaizti taldeari aurre egin behar zioten. 24-14 irabazi zuten.