martes, 26 de febrero de 2013

Finlandia

Ander eta Arkaitzek Finlandiako inguruak azaldu dizkigute eta bertako sauna goxo batean murgildu gaituzte.

jueves, 21 de febrero de 2013

Espainia

Espainiari buruzko informazio zabala jaso genuen Leire eta Maiteren eskutik.

Frantzia

Leire eta Irene Frantziaz aritu zaizkigu eta bide batez Asterixen bideo bat ere ikusteko aukera izan dugu.

Italia

Mohamed eta Xingq-kirekin Italiako txoko eta berezitasunen inguruan hizketan aritu ginen.

Erresuma Batua

Iñakik eta Harrik Erresuma Batuko kontuak kontatu dizkigute.

Portugal

Iberiar Penintsulan kokaturik dagoen Portugal herrialdearen berriak Iñigok eta Enekok eman dizkigute.

Grezia

Nora eta Anak lan txukuna aurkeztu ziguten, nahiz urduri aritu. Bukaeran olibak ere eman zizkiguten dastatzeko.

lunes, 18 de febrero de 2013

Kantuz eskertu





Ze esatek taldearen kantua lau haizetara zabaldu eta kristoren martxa jarriko dugu.

martes, 12 de febrero de 2013

Atzegi

Mitxel Atzegi elkarteari buruz hitz egitera etorri zaigu gaur. Atzegi adimen urritasuna duten pertsonen familien Gipuzkoako elkartea da. Erakunde hau duela 52 urte inguru sortu zen. Gaurko hitzaldian adimen urritasuna duten pertsonen ezaugarriak, beharrak, asmoak ezagutu ditugu eta horrelako pertsonekin nola jokatu ere.


 

Alemania

Leyre eta Iratik Alemaniako bazterrak eta kontuak azaldu zizkiguten. Azalpena bukatutakoan, saltxitxak dastatzeko aukera ere eskaini ziguten.

Suitza

Iker eta Aritzek Suitzari buruzko informazioa eskaini ziguten.

jueves, 7 de febrero de 2013

Irlanda

Irlandako hainbat kontu kontatu zizkiguten Maria eta Naiak. Baita bertako musika eta tresnak aurkeztu ere.
 

Islandia


Manex eta Martinek Islandiari buruzko lana aurkeztu digute.

Polonia

Europako herrialdeak lantzen aritu gara eta Amaia eta Ainhoa Poloniari buruz aritu zaizkigu hizketan. Hitzaldia arreta handiz jarraitu dugu.