miércoles, 6 de marzo de 2013

Gorputzaren atalak aztertuz

Gaur LH6B-ko ikasleak arkumearen birikak eta bihotzaz gain, txekorraren bihotza aztertzen aritu gara. Arkume birikak aztertzerakoan lehenengo trakea ikusi dugu eta hau eraztunez osatuagoa dagoela ohartu gara. Gero, biriken barruan bronkioak eta bronkioloak ikusi ditugu. Birikak ukitzeko aukera ere izan dugu. Pleura ere bereiztu dugu biriken gainean. Arkumearen bihotza ere aztertu dugu. Bertan arterien zuloak ikusi ditugu eta barrukaldean aurikulak eta bentrikuluak zeuden. Balbula kardiaka iletxo moduko batzuez osatuta dagoela jakin dugu. Txekorraren bihotza arkumearena baino askoz handiagoa dela ohartu gara. Oso organo gihartsua da.Hauek ere ukitzen aritu gara. Mikroskopioekin ere ibili gara globulo gorriak, zuriak eta plaketak ikusten. Taldeka aritu gara. Interesgarria iruditu zaigu saioa eta ondo pasa dugu gehienok.