jueves, 27 de junio de 2013

Oporretan egiteko lanak

Gogoratu udan ondo pasatzeaz gain, lan apur bat egiteko tartea ere hartu behar duzuela. Hemen lan proposamena:
 - Irakurketa eta idazketa
- Ikasturtean landutakoa berrikusi: euskara, lengua, inguru eta matematika.
* Hemen jarraian jarri dizkizuet matematikako hainbat ariketa: Matematika errepasatzeko materiala. Gainean klikatuz artxiboa zabaldu eta inprimatzeko aukera izango duzue.
AGURRRRRRRR!!!!!

viernes, 21 de junio de 2013

Jakintzari agurra

Jakintza ikastolan gure azken eguna honelakoa izan da: - Hamaiketakoa egin dugu. - Ordenagailuekin jolasean aritu gara. - Orfeoi txikiko kideak abesten aritu zaizkigu. - Arbelean imajinak jarri eta abesten aritu gara. - Dena jaso eta elkar agurtu dugu. - Malkoek ihes egin digute.



 

Ondo pasa oporrak eta zorte on bizitzan.

jueves, 20 de junio de 2013

LH-4. mailakoen bisita

Gaur laugarren mailakoen bisita izan dugu eta hazi batetik zuhatz bat lortu bitarteko prozesuaren berri eman digute. Azalpena beraiek eginiko muralekin osatu dute eta dena argi azaldu digute. Primeran!!!

miércoles, 19 de junio de 2013

Antzerkia

Bi antzezlan prestatu ditugu eta gaur jendaurrean aurkeztu ditugu. Guk oso ondo pasa dugu prestaketa lanetan eta ikusleek ere disfrutatu dutela uste dugu.