jueves, 29 de noviembre de 2012

Europa

Hemen duzua Europako mapekin saltsan aritzeko aukera:

MAPAK

MAPA GEHIAGO

DENETIK PISKA BAT

LH-6. mailakoak Tolosan

Azaroaren 27an, LH-6. mailakoak Tolosara joan ginen txoxongiloak ikustera. Goizeko 9:00-tan ikastolan elkartu ginen. 9:30-tan autobusa hartu genuen eta ordu erdira iritsi ginen. Goizean “La odisea”emanaldia ikusi genuen Topicen Bihar txotxongilo taldearen eskutik. eta arratsaldean, berriz, luna antzerki taldearen eskutik. Bertan Ulisesek Troyako guda amaieratik Itacara iritsi bertakoan .izan zituen abenturak kontatzen ziren. Ondoren, bukatutakoan, merkatu plazara joan ginen bazkaltzera. Arratsaldeko 2:00-tan Leidorren ginen “Cenicienta y las zapatillas de cristal” ikusteko prest ginen. Luna talde madrildarrak aurkeztu zuen lana eta horrexegatik, gaztelaniaz izan zen. Antzerki honetan Errauskineren ipuina kontatu ziguten. Bukatzean Beotibar frontoira joan ginen eta pixka bat jolastu ondoren, autobusa hartu eta itzuli egin ginen. Oso gustura bueltatu ginen, bi lanak asko gustatu zitzaizkigun eta.

 

sábado, 24 de noviembre de 2012

Zumaiako flishak

Zumaian izan ginen flishak ikusten eta gauza asko ikasi genituen. Baina ondo pasa eta jateko denbora ere izan genuen.

Harriekin bueltaka

Harriz osatutako bilduma polita sortzen ari gara. Gustatzen?

miércoles, 21 de noviembre de 2012

Kastel Blanko ondoko erlauntza

Itsas Aurre eta Garoa artean; hau da, Kastil Blanko ondoan, liztor Asiarraren erlauntza bat dago. Liztor honekTxinan du bere jatorria. 36 milimetro inguru ditu. Zuhaitzetan 4-6 metrotara jartzen dituzte erlauntzak. Erlauntza honen inguruan zebiltzan liztorrak asiarrak direla jakin dugu gorputzari begiratuta. Hiru zatitan dute banatua: burua, toraxa eta abdomena. Abdomena beltza dute eta azken zatia horia. Intsektu honek 6-7 milimetroko eztena du eta bere heldua oso arriskutsua izan daiteke.

viernes, 9 de noviembre de 2012

miércoles, 7 de noviembre de 2012

Chillida eta bere lanak

Chillidaren zenbait lan aztertu ditugu eta ezaugarri batzuk atera ere bai. Hauetan oinarriturik, gure marrazkiak egin ditugu txuri beltzean.

Harriekin lanean

Gure inguruan harriak jaso eta hauek margotzen ibili gara. Hemen lanetako batzuk:

Lur iragazkorrak eta iragazgaitzak aztertzen

Ura lur barnera nola sartzen den eta egiten duen bidea ikusteko saiakuntza bat egin dugu.
Materiala: hondoa zulatua duten plastikozko bi botila, hondarra, hartxintxarra, lurra, ura eta ontzi bat.

Nola egin dugu: botila batean hondar geruza bat jarri dugu eta gainean hartxintxarrez osatutako beste bat. Botila ontzian sartu dugu eta ura bota diogu.
Ondorioa: botilaren hondotik ura eta hondarra atera dira ontzira. Botilan osatu ditugun geruzak iragazkorrak dira.

 Nola egin dugu: bigarren botilan lehenengo lurrezko geruza bat jarri dugu. Gero, hondarrezko beste bat eta azkenik, hartxintxarra. Botila ontzian sartu duga ura bota diogu. Ondoren, hondarrezko geruzaren parean zulo bat egin eta ziri bat sartu diogu.
Ondorioak: Ura bota dugunean hondotik atera da, nahiz lehenengo saiakuntzan baino denbora apur bat gehiago behar izan. Geruzak, beraz, iragazkorrak dira. Ziria sartu dugunean, berriz, urak bide hori hartu du eta beherantz joan beharrean zuzenean bertatik atera da. Urak ihes egiteko bidea topatzen du eta bistaratzen saiatzen da.

Lurpeko urak eta haitzuloak

Marrazkiaren ondoan klikatuz, gaia hobeto ulertzen lagunduko dizun bideo bat ikus dezakezu.
LURPEKO URAK

   GALDETEGIA

viernes, 2 de noviembre de 2012

Inguruneko galderak

Kanpo eragileen artean ibaiak eta ge galderlaziarrak ikusi ditugu azkenik. Hemen behean klikatu eta ondo pentsatu ondoren, erantzun galderak:

- Ibaiei buruzko galderak

- Glaziarrei buruzko galderak


Irakurketa teknologikoago baterantz


Haurtzaroa behin gaindituta, gazteengan irakurzaletasuna mantentzea zaila izaten da zenbait kasutan. Zaletasun hau piztuta mantentzeko era bat gaur egun gure inguruan ditugun baliabideetara, hau da, tablets eta ordenagailuetara edukiak egokitzea litzateke. Liburutegi Nagusiak hau gauzatu asmoz, 10-12 urteko gaztetxoentzat dohaineko tailerrak antolatu ditu.
Tailer hauek euskaraz izango dira Fernando Morillo idazlearen eskutik. Azaroan hasi eta apirila bitartean hilabeteko bigarren ostiralean izango dira saioak 18.00-tan hasi eta 19.30-ak arte Fermin Calbeton-go Liburutegi Nagusian. Taldeak hogei lagunekoak izango dira gehienez. Izen ematea haurliburutegia@donostia.org helbidean egingo da.
Eskaintza honen helburuak irakurketa eta idazketa sustatzea; teknologia berriak irakurketa eta kulturarekin harremantzea eta irakurketa modu zabalago batez proposatzea lirateke.
Euskal idazleek euskaraz idatzitako testuak oinarritzat harturik jarduera desberdinak gauzatuko dituzte: testuak osatu, musika txertatu, informazioa bildu, eszena desberdinak antzeztu, entzuketa landu, imajinak sortu... Ipads eta ordenagailuak erabiliko dituzte jarduera hauetan.

jueves, 1 de noviembre de 2012

Haurrentzako 6. marrazki lehiaketa

Dbus eta San Martin Azokak haurren marrazki lehiaketaren 6. edizioa antolatu du.
Oinarriak:
- 12 urte arteko haurrek parte har dezakete. Gai libreko marrazki bat egin beharko da. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.
- Lanak FNAC-eko erakusmahaian edo Dbus-en bulegoetan utzi beharko dura azaroaren 30a baino lehen. - Lanaren atzealdean datuak idatzi behar dira: Izen abizenak/ Adina/ Jaiotze data/ Helbidea/ Harremanetarako telefonoa.
- Bi maila egongo dira: A maila (8 urte arteko haurrak) eta B maila (9-12 bitartekoak)
Sariak:
- 1go saria: 6 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta Nintendo DS bat.
- 2. saria: 3 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta argazki kamara.
- 3. saria: 3 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta liburu aleak.
- Gainontzeko finalistek diploma bat jasoko dute.
Informazio gehiago www. dbus.es orrian.
Zure imajinazioa martxan jarri, eskura dituzun material desberdinak erabili eta anima zaitez marrazki zoragarri bat eginez parte hartzen!