miércoles, 30 de noviembre de 2011

Euskararen egunerako koplak


Euskararen eguna abenduaren 1an ospatuko dugu. Guk, 5. mailakook, binaka, gure koplak asmatu ditugu. Euskarari buruz idatzi ditugu guztiak. Gero, 5. mailako gela bakoitzeko 2 kopla aukeratu dituzte Axunek, Joxemarik eta Txarok.
Abenduaren lehenengo egunean, ikastolako frontoian gure koplak abestuko dizkiegu 4b eta 6b-koei. Seguraski oso ondo pasako dugu.AUPA EUSKARA!!!!

Hemen behean gure gelan asmatu ditugun koplak:

GURE KOPLAK
Euskararen eguna
egun berezia
abenduan hiruan
ospatzen da jaia.

Abenduan hiruan
Euskara eguna.
Euskara politena,
bera da zaharrena.

Euskal Herrian beti
euskaraz jolastu.
Eta kalean ere
euskaraz abestu.

Oso hizkuntza zaharra
Europan euskara
nahi baduzu ikasi
zatoz gure herrira.

Goazen denok batera
euskara ikastera
orduan zu etorri
gure Euskal Herrira.

Ez dakigu ez nondik
datorren euskara.
Ta guk egingo dugu
zabaldu mundura.


Bi urtero guk dugu
hemen bai korrika.
Kale guztietan da
nagusi musika.

Euskara erabili
egin behar dugu,
bestela arriskuan
jarri dezakegu.

Euskara ezin dugu
arriskuan jarri,
bestela desagertu
egingo da larri.

Festa asko ditugu
guk hemen ospatzen.
Euskaran inguruan
dugu guk gozatzen.

Euskaraz mintzatzeko
modu desberdinak
hoietako modu bat
dira euskalkiak.

Euskaldunon hizkuntza
deitzen da euskara,
kanpotarrak etorri
euskaldun herrira.

Guztiei  gustatzen  bai,
hizkuntza  euskara
eta  beste  guztiek 
atera  kalera.

Jakintzako haur guztiak
jantzi gaur euskaraz
Egun hontan mintzatu
euskaraz algaraz.

Gelako ikasleak
gara euskaldunak
hori esaten digu
lagun katalanak.

2 comentarios:

  1. EGUN ON:
    oso politak dira kopla guztiak.

    ENEKO REPARAZ

    ResponderEliminar
  2. Kaixo:
    Koplak oso politak dira. Niri asko gustatu zaizkit.

    MARÍA

    ResponderEliminar