lunes, 28 de mayo de 2012

Grafitiak ikastolako sarreran

Abenduan, Euskararen Eguna ospatzeko, grafiti lehiaketa bat antolatu genuen goiko ikastetxean. Ikasle guztien lanak zintzilik jarri ziren eta denen artean lanik dotoreena aukeratu genuen. Jon Oiarzabalen grafitia izan zen jendearen gustukoena. Orain,eguraldi onarekin, Gaston Majarena komikigilearen laguntzaz ikastolako sarreran dagoen paretean grafitiak egiten ari gara. Gastonek grafiti bakarra egin beharrean, gehiago egiteko aukera luzatu zigun. Bere laguntzaz hainbat lan hautatu eta dagoeneko hasiak gara bazterrak kolorez betetzen. Hurrengo ekainaren 9an, jaialdi egunean, ikastolara gerturatzean ahoa bete hortz geratuko zarete gure arte lanak ikusita. Bai horixe!

2 comentarios:

  1. oso ideia ona iduritu zitzidan bai graffitiena eta baita jonen graffitiaz gain beste ainbat egitea ere.Nik Gastoni entzun nion esaten ikastolako aldapa jeisten ehiena Iratxeren graffitian fijatzen zirela pertsona gehienak. Zorionak ahutatuak izan zinetenak zuen graffitia paretan jartzen oso polittak dira guzttttttiakkkkkkkkkkkk aiooooooooooooooo



    ainhoa sorazuuuu

    ResponderEliminar
  2. Graffitiak oso politak izan dira.Gainera, paretan azkoz politagoak daude .
    AIO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    irene unceta-barrenechea

    ResponderEliminar