sábado, 28 de julio de 2012

MAITEREN BIDAIA


MAITEREN BIDAIA

Ostiral goizean, uztailak 20, Azpeitiara joan nintzen nire amonaren etxean bazkaltzera. Bertan nire aitak, nire osabak, nire
amonak eta nik bazkaldu genuen. Bazkal ostean, Nire beste amonaren etxera joan nintzen eta han bi gau pasa nituen. Igande goizean nire lehengusuak eskupilotako finala jolastu zuen eta nire aitona eta biok ikustera joan ginen. Galdu egin zuen baina hala ere primeran jolastu zuen. Beraien elkartean ,Oñatzen, bazkaldu genuen. Ondoren lehengusuekin eta izebarekin gelditu nintzen han, baina Arratsalde amaieran zarautzera joan ginen. Bertan lau egun pasa nituen eta egun osoa hondartzatik etxeko pistinara eta etxeko pistinatik hondartzara pasatzen genuen.
Primeran pasatu dut!!!!!


Maite Errasti

1 comentario: