martes, 21 de agosto de 2012

AUÑAMENDIRA BIDAIA

Uztailak 13 ko arratsean nire gurasoak, nire osaba, lagun batzuk, beraien txakurra (Eki) eta ni, nere etxe azpian geunden Izabako Asolaze kampinera abiatzeko prest, hurrengo egunean Auñamendi mendia igotzeko asmoz. 2h eta erdi pasa ondoren Asolazen geunden. Iritsi ginenerako 9:30h-ak ziren eta hurrengo egunean goizeko 6:30-etan esnatu behar ginenez zertxobait afaldu eta lotara joan ginen. Nire gurasoak, nire osabak eta nik kampinean zegoen albergeko gela batean lo egin genuen eta lagunak bungalowean lo egin zuten txakurra zutelako eta txakurra albergean sartu ezin zitekelako. Hurrengo egunean zerbait gosaldu eta 7:30h-etarako Auñamendiko bidean ginen. Ordu erdi igarotakoan La Pierre St Martinen sartu egin eta an zegoen parkingean aparkatu genuen antxe bertatik gure txangoa hasi behar genuelako. Zori txarrez den-den-dena lainotuta zegoen eta horren ondorioz ezin genuen Auñamendi igo. Azkenean, buelta eman behar izan genuen. Izabara iristean nere osabak bidexka bat zekien Otxagabiaraino zihoana eta ez genekienez zer egin txangoa hasi genuen. Otxagabiaraino oso luzea zen eta horregatik erdia egin eta buelta eman genuen. Hantxe bukatu zen gure bidaia eta etxera itzuli ginen, Auñamendiren igoera beste baterako utziz.

Maneeeeeeeeeeeeex.

1 comentario:

  1. Paraje zoragarria aukeratu zenuten eta benetan ikusgarria gailurretik ikus daitekena. Hurrengoan ziur baietz!

    ResponderEliminar