lunes, 10 de septiembre de 2012

MURTZIAN TENISEAN

Kaixo lagunok,
Zuek dakizuten bezala nik kirola egitea gustoko dut, batez ere tenisa eta saskibaloia, eta kontatu nahi dizuet duela hilabete gutxi Donostiako alebin talde bat, nik barne, Euskadiko taldekako txapeldunak izan ginela. Horregatik abuztuaren azkeneko astean Murtziara joan ginen Espainiako tenis txapelketa jolastera.Astelehen goizean goiz emendik atera ginen tenis club-eko furgoneta batean. Bidaia zortzi ordukoa izan zen.Iristean bazkaldu eta entrenatzera joan ginen eta gero prestatu ginen torneoan parte artuko genuen talde guztien desfilera. Bukatzean hotelera joan ginen jokalariak eta entrenatzailea.

Hurrengo egunean goizeko bederatzitan jokatu genituen gure lau partidoak Kantabriako taldearen aurka eta horietako hiru partido irabazi genituen eta bat galdu.Beraz  final zortzigarrenetara pasa ginen.Ondoren igerilekura joan ginen beste taldeekin bero handi egiten zuelako.

Azteazkenean, Kataluinako talde bat izan genuen aurkari eta oso onak zirenez nire hiru talde lagunei irabazi egin zieten baina nik irabazi nion nire aurkariari oso partido ona jokatu nuelako. Txapelketatik kanpo geratu ginenez ostegunean Donostiara bueltatu ginen.

Espero dut zuen gustokoa izatea Murtziako nire historia.


Ander Roteta


No hay comentarios:

Publicar un comentario