sábado, 1 de septiembre de 2012

OPORRAK JACAN

Abuztuaren 13tik 25era Jakan egon ginen nire familia eta ni. Lehenengo egunean, igerilekura joan ginen eta gero supermerkatura. Beste egun batean mendi bat igo genuen. Bost ordu ibili eta gero, mendian zegoen errekan bainatu eta bazkaldu egin genuen, eta ondoren gure lehengusuen igerilekura joan ginen. Azkenik, "Casa Estebanen" afaldu genuen. "Pintxo morunoak" jan genituen eta oso ondo pasa genuen. Abuztuaren 21ean aitona etorri zen eta txirrindulariak ikusi genituen berarekin. Ondoren, igerilekura joan ginen. Abuztuaren 24an Donostiara bueltatu ginen, 25ean Errealaren partida ikustera joateko.

Oso ondo pasa dut Jacan

                                            LEIRE RUA



2 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Pozten naiz, Leire. Honezkero beltx-beltx eginda egongo zara. Topatu al zinen Martinekin Jakan?

    ResponderEliminar