Hemen duzua Europako mapekin saltsan aritzeko aukera:
MAPAK
MAPA GEHIAGO
DENETIK PISKA BAT
jueves, 29 de noviembre de 2012
LH-6. mailakoak Tolosan
Azaroaren 27an, LH-6. mailakoak Tolosara joan ginen txoxongiloak ikustera. Goizeko 9:00-tan ikastolan elkartu ginen. 9:30-tan autobusa hartu genuen eta ordu erdira iritsi ginen. Goizean “La odisea”emanaldia ikusi genuen Topicen Bihar txotxongilo taldearen eskutik. eta arratsaldean, berriz, luna antzerki taldearen eskutik. Bertan Ulisesek Troyako guda amaieratik Itacara iritsi bertakoan .izan zituen abenturak kontatzen ziren.
Ondoren, bukatutakoan, merkatu plazara joan ginen bazkaltzera.
Arratsaldeko 2:00-tan Leidorren ginen “Cenicienta y las zapatillas de cristal” ikusteko prest ginen. Luna talde madrildarrak aurkeztu zuen lana eta horrexegatik, gaztelaniaz izan zen. Antzerki honetan Errauskineren ipuina kontatu ziguten. Bukatzean Beotibar frontoira joan ginen eta pixka bat jolastu ondoren, autobusa hartu eta itzuli egin ginen.
Oso gustura bueltatu ginen, bi lanak asko gustatu zitzaizkigun eta.
sábado, 24 de noviembre de 2012
Zumaiako flishak
Zumaian izan ginen flishak ikusten eta gauza asko ikasi genituen.
Baina ondo pasa eta jateko denbora ere izan genuen.
miércoles, 21 de noviembre de 2012
Kastel Blanko ondoko erlauntza
Itsas Aurre eta Garoa artean; hau da, Kastil Blanko ondoan, liztor Asiarraren erlauntza bat dago.
Liztor honekTxinan du bere jatorria. 36 milimetro inguru ditu.
Zuhaitzetan 4-6 metrotara jartzen dituzte erlauntzak.
Erlauntza honen inguruan zebiltzan liztorrak asiarrak direla jakin dugu gorputzari begiratuta. Hiru zatitan dute banatua: burua, toraxa eta abdomena. Abdomena beltza dute eta azken zatia horia.
Intsektu honek 6-7 milimetroko eztena du eta bere heldua oso arriskutsua izan daiteke.
viernes, 16 de noviembre de 2012
jueves, 15 de noviembre de 2012
viernes, 9 de noviembre de 2012
miércoles, 7 de noviembre de 2012
Chillida eta bere lanak
Lur iragazkorrak eta iragazgaitzak aztertzen
Ura lur barnera nola sartzen den eta egiten duen bidea ikusteko saiakuntza bat egin dugu.
Materiala: hondoa zulatua duten plastikozko bi botila, hondarra, hartxintxarra, lurra, ura eta ontzi bat.
Nola egin dugu: botila batean hondar geruza bat jarri dugu eta gainean hartxintxarrez osatutako beste bat. Botila ontzian sartu dugu eta ura bota diogu.
Ondorioa: botilaren hondotik ura eta hondarra atera dira ontzira. Botilan osatu ditugun geruzak iragazkorrak dira.
Nola egin dugu: bigarren botilan lehenengo lurrezko geruza bat jarri dugu. Gero, hondarrezko beste bat eta azkenik, hartxintxarra. Botila ontzian sartu duga ura bota diogu. Ondoren, hondarrezko geruzaren parean zulo bat egin eta ziri bat sartu diogu.
Ondorioak: Ura bota dugunean hondotik atera da, nahiz lehenengo saiakuntzan baino denbora apur bat gehiago behar izan. Geruzak, beraz, iragazkorrak dira. Ziria sartu dugunean, berriz, urak bide hori hartu du eta beherantz joan beharrean zuzenean bertatik atera da. Urak ihes egiteko bidea topatzen du eta bistaratzen saiatzen da.
Materiala: hondoa zulatua duten plastikozko bi botila, hondarra, hartxintxarra, lurra, ura eta ontzi bat.
Nola egin dugu: botila batean hondar geruza bat jarri dugu eta gainean hartxintxarrez osatutako beste bat. Botila ontzian sartu dugu eta ura bota diogu.
Ondorioa: botilaren hondotik ura eta hondarra atera dira ontzira. Botilan osatu ditugun geruzak iragazkorrak dira.
Nola egin dugu: bigarren botilan lehenengo lurrezko geruza bat jarri dugu. Gero, hondarrezko beste bat eta azkenik, hartxintxarra. Botila ontzian sartu duga ura bota diogu. Ondoren, hondarrezko geruzaren parean zulo bat egin eta ziri bat sartu diogu.
Ondorioak: Ura bota dugunean hondotik atera da, nahiz lehenengo saiakuntzan baino denbora apur bat gehiago behar izan. Geruzak, beraz, iragazkorrak dira. Ziria sartu dugunean, berriz, urak bide hori hartu du eta beherantz joan beharrean zuzenean bertatik atera da. Urak ihes egiteko bidea topatzen du eta bistaratzen saiatzen da.
Lurpeko urak eta haitzuloak
Marrazkiaren ondoan klikatuz, gaia hobeto ulertzen lagunduko dizun bideo bat ikus dezakezu.
LURPEKO URAK
GALDETEGIA
LURPEKO URAK
GALDETEGIA
lunes, 5 de noviembre de 2012
viernes, 2 de noviembre de 2012
Inguruneko galderak
Kanpo eragileen artean ibaiak eta ge galderlaziarrak ikusi ditugu azkenik. Hemen behean klikatu eta ondo pentsatu ondoren, erantzun galderak:
- Ibaiei buruzko galderak
- Glaziarrei buruzko galderak
- Ibaiei buruzko galderak
- Glaziarrei buruzko galderak
Irakurketa teknologikoago baterantz
Haurtzaroa behin
gaindituta, gazteengan irakurzaletasuna mantentzea zaila izaten da
zenbait kasutan. Zaletasun hau piztuta mantentzeko era bat gaur egun
gure inguruan ditugun baliabideetara, hau da, tablets eta
ordenagailuetara edukiak egokitzea litzateke. Liburutegi Nagusiak hau
gauzatu asmoz, 10-12 urteko gaztetxoentzat dohaineko tailerrak
antolatu ditu.
Tailer hauek euskaraz
izango dira Fernando Morillo idazlearen eskutik. Azaroan hasi eta
apirila bitartean hilabeteko bigarren ostiralean izango dira saioak
18.00-tan hasi eta 19.30-ak arte Fermin Calbeton-go Liburutegi
Nagusian. Taldeak hogei lagunekoak izango dira gehienez. Izen ematea
haurliburutegia@donostia.org
helbidean egingo da.
Eskaintza honen
helburuak irakurketa eta idazketa sustatzea; teknologia berriak
irakurketa eta kulturarekin harremantzea eta irakurketa modu zabalago
batez proposatzea lirateke.
Euskal idazleek
euskaraz idatzitako testuak oinarritzat harturik jarduera
desberdinak gauzatuko dituzte: testuak osatu, musika txertatu,
informazioa bildu, eszena desberdinak antzeztu, entzuketa landu,
imajinak sortu... Ipads eta ordenagailuak erabiliko dituzte jarduera
hauetan.
jueves, 1 de noviembre de 2012
Haurrentzako 6. marrazki lehiaketa

Oinarriak:
- 12 urte arteko haurrek parte har dezakete. Gai libreko marrazki bat egin beharko da. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.
- Lanak FNAC-eko erakusmahaian edo Dbus-en bulegoetan utzi beharko dura azaroaren 30a baino lehen. - Lanaren atzealdean datuak idatzi behar dira: Izen abizenak/ Adina/ Jaiotze data/ Helbidea/ Harremanetarako telefonoa.
- Bi maila egongo dira: A maila (8 urte arteko haurrak) eta B maila (9-12 bitartekoak)
Sariak:
- 1go saria: 6 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta Nintendo DS bat.
- 2. saria: 3 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta argazki kamara.
- 3. saria: 3 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta liburu aleak.
- Gainontzeko finalistek diploma bat jasoko dute.
Informazio gehiago www. dbus.es orrian.
Zure imajinazioa martxan jarri, eskura dituzun material desberdinak erabili eta anima zaitez marrazki zoragarri bat eginez parte hartzen!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)