miércoles, 7 de noviembre de 2012

Lur iragazkorrak eta iragazgaitzak aztertzen

Ura lur barnera nola sartzen den eta egiten duen bidea ikusteko saiakuntza bat egin dugu.
Materiala: hondoa zulatua duten plastikozko bi botila, hondarra, hartxintxarra, lurra, ura eta ontzi bat.

Nola egin dugu: botila batean hondar geruza bat jarri dugu eta gainean hartxintxarrez osatutako beste bat. Botila ontzian sartu dugu eta ura bota diogu.
Ondorioa: botilaren hondotik ura eta hondarra atera dira ontzira. Botilan osatu ditugun geruzak iragazkorrak dira.

 Nola egin dugu: bigarren botilan lehenengo lurrezko geruza bat jarri dugu. Gero, hondarrezko beste bat eta azkenik, hartxintxarra. Botila ontzian sartu duga ura bota diogu. Ondoren, hondarrezko geruzaren parean zulo bat egin eta ziri bat sartu diogu.
Ondorioak: Ura bota dugunean hondotik atera da, nahiz lehenengo saiakuntzan baino denbora apur bat gehiago behar izan. Geruzak, beraz, iragazkorrak dira. Ziria sartu dugunean, berriz, urak bide hori hartu du eta beherantz joan beharrean zuzenean bertatik atera da. Urak ihes egiteko bidea topatzen du eta bistaratzen saiatzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario