miércoles, 21 de noviembre de 2012

Kastel Blanko ondoko erlauntza

Itsas Aurre eta Garoa artean; hau da, Kastil Blanko ondoan, liztor Asiarraren erlauntza bat dago. Liztor honekTxinan du bere jatorria. 36 milimetro inguru ditu. Zuhaitzetan 4-6 metrotara jartzen dituzte erlauntzak. Erlauntza honen inguruan zebiltzan liztorrak asiarrak direla jakin dugu gorputzari begiratuta. Hiru zatitan dute banatua: burua, toraxa eta abdomena. Abdomena beltza dute eta azken zatia horia. Intsektu honek 6-7 milimetroko eztena du eta bere heldua oso arriskutsua izan daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario