jueves, 29 de noviembre de 2012

LH-6. mailakoak Tolosan

Azaroaren 27an, LH-6. mailakoak Tolosara joan ginen txoxongiloak ikustera. Goizeko 9:00-tan ikastolan elkartu ginen. 9:30-tan autobusa hartu genuen eta ordu erdira iritsi ginen. Goizean “La odisea”emanaldia ikusi genuen Topicen Bihar txotxongilo taldearen eskutik. eta arratsaldean, berriz, luna antzerki taldearen eskutik. Bertan Ulisesek Troyako guda amaieratik Itacara iritsi bertakoan .izan zituen abenturak kontatzen ziren. Ondoren, bukatutakoan, merkatu plazara joan ginen bazkaltzera. Arratsaldeko 2:00-tan Leidorren ginen “Cenicienta y las zapatillas de cristal” ikusteko prest ginen. Luna talde madrildarrak aurkeztu zuen lana eta horrexegatik, gaztelaniaz izan zen. Antzerki honetan Errauskineren ipuina kontatu ziguten. Bukatzean Beotibar frontoira joan ginen eta pixka bat jolastu ondoren, autobusa hartu eta itzuli egin ginen. Oso gustura bueltatu ginen, bi lanak asko gustatu zitzaizkigun eta.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario