jueves, 1 de noviembre de 2012

Haurrentzako 6. marrazki lehiaketa

Dbus eta San Martin Azokak haurren marrazki lehiaketaren 6. edizioa antolatu du.
Oinarriak:
- 12 urte arteko haurrek parte har dezakete. Gai libreko marrazki bat egin beharko da. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.
- Lanak FNAC-eko erakusmahaian edo Dbus-en bulegoetan utzi beharko dura azaroaren 30a baino lehen. - Lanaren atzealdean datuak idatzi behar dira: Izen abizenak/ Adina/ Jaiotze data/ Helbidea/ Harremanetarako telefonoa.
- Bi maila egongo dira: A maila (8 urte arteko haurrak) eta B maila (9-12 bitartekoak)
Sariak:
- 1go saria: 6 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta Nintendo DS bat.
- 2. saria: 3 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta argazki kamara.
- 3. saria: 3 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta liburu aleak.
- Gainontzeko finalistek diploma bat jasoko dute.
Informazio gehiago www. dbus.es orrian.
Zure imajinazioa martxan jarri, eskura dituzun material desberdinak erabili eta anima zaitez marrazki zoragarri bat eginez parte hartzen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario