viernes, 2 de noviembre de 2012

Irakurketa teknologikoago baterantz


Haurtzaroa behin gaindituta, gazteengan irakurzaletasuna mantentzea zaila izaten da zenbait kasutan. Zaletasun hau piztuta mantentzeko era bat gaur egun gure inguruan ditugun baliabideetara, hau da, tablets eta ordenagailuetara edukiak egokitzea litzateke. Liburutegi Nagusiak hau gauzatu asmoz, 10-12 urteko gaztetxoentzat dohaineko tailerrak antolatu ditu.
Tailer hauek euskaraz izango dira Fernando Morillo idazlearen eskutik. Azaroan hasi eta apirila bitartean hilabeteko bigarren ostiralean izango dira saioak 18.00-tan hasi eta 19.30-ak arte Fermin Calbeton-go Liburutegi Nagusian. Taldeak hogei lagunekoak izango dira gehienez. Izen ematea haurliburutegia@donostia.org helbidean egingo da.
Eskaintza honen helburuak irakurketa eta idazketa sustatzea; teknologia berriak irakurketa eta kulturarekin harremantzea eta irakurketa modu zabalago batez proposatzea lirateke.
Euskal idazleek euskaraz idatzitako testuak oinarritzat harturik jarduera desberdinak gauzatuko dituzte: testuak osatu, musika txertatu, informazioa bildu, eszena desberdinak antzeztu, entzuketa landu, imajinak sortu... Ipads eta ordenagailuak erabiliko dituzte jarduera hauetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario